4 Ceren atheratu çaitudan Eguiptoco lurretic eta libratu gathibu-etchetic, eta çure aitzinean igorri ditudan Moise, Aaron eta Maria?
5 Ene populua, orhoit çaite othoi nolaco asmutan çabilan Balac Moabeco erregue, eta cer ihardetsi çaroen Balaamec, Beorren semeac, Sethimdic Galgalaraino, eta eçagutaçu Jaunaren çucentasuna.
6 Cer escainiren diot Jaunari haren dina denic? Jainco guciz goraren aitzinean joco dut belhaunaz lurra? escainiren othe diozcat holocaustac eta aratche urthumeac?
7 Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua?
8 Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.
9 Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori?
10 Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago.