1 Çorigaitz niri! Ceren naicen eguin hala-nola udazquenean mahasqueta dabilana, mahastiac bildu diren ondoan molko bat ez da jateco, eta alferretan pico goiztiarrez guticiatu da ene arima.
2 Saindua lurretic galdu da; guiçonetan çucenic ez da; guciac odolaren ixurceco celatetan dabilça; heriotzearen emateco, guiçonac ihiztatzen du bere anaia.
3 Onçat deitzen dute berec eguin gaizquia; galdea du buruçaguiac ahoan, eta sariari beguira dago juiea; handiec goraqui derrate beren arimaco lehia, eta nahasten dute lurra.
4 Horietaric hobeena elhorria beçala da, eta çucenenac iduri du berroco arrancea. Heldu da bilhatuac içanen çareten eguna, ikartuac içanen çaretena; orduan içanen da horien desmasia.