6 Ecen semeac aitari eguinen dio laido, alaba jaiquico da amaren contra, erreina amaguinarrebaren contra, guiçonac bere etchecoac içanen ditu etsai.
7 Nic ordean Jaunari diot beguiraturen, ene Jainco salbagarria dut iguriquiren, ene Jaincoac nau ençunen.
8 Ene etsaia, erori naicelacoz ez boz ene gainean; jaiquico naiz, eta ilhumbeetan jarrico naicenean, Jauna içanen da ene arguia.
9 Bekatu eguin dudalacoz Jaunaren contra jasanen dut haren hasarrea, juia deçan arteo ene ikustecoa, eta ene çucenari bide eman dioçon arteo; atheraturen nau arguira, ikusiren dut haren justicia.
10 Eta beguiraturen du ene etsaiac, eta ahalquez da estaliren, niri derrana: Non da hire Jainco Jauna? Ene beguiec ikusiren dute ene etsaia lurrean orduan oin-petan içanen da, carriquetaco lohia iduri.
11 Badathor eguna, çure harrasi urratuen goititzecoa; egun hartan urrun iraiciren da arrotzaren leguea.
12 Egun hartan Asurdic ethorriren çaizquitzu çure umeac; ethorriren dire hiri hazcartuetara, eta hiri hazcartuetaric hibairaino, eta itsasotic itsasora, eta menditic mendira.