1 Ninibaren sortha. Nahum Elcestarraren ikuspeneco liburua.
2 Jauna da Jainco bekaizcor aspercen dena; Jaun aspercen dena eta hasarreduna, Jaun bere etsaien gainean aspercen, eta bere ixterbeguien contra hasarretzen dena.
3 Jauna da jasancor, eta indarrez handi, eta hobengabetzat hobenduna utzico ez duena. Phesia xirimolen erdian dire haren bideac, eta hedoiac dire haren çangoetaco herrautsa.
4 Larderiatzen eta agorcen du itsasoa, eta mortu eguiten ditu hibai guciac. Erkiduran daude Basan eta Carmel, iraungui da Libango lorea.
5 Jaunac iharrosi ditu mendiac eta desmasian eçarri munhoac; haren aitzinean ikaran daude lurra, eta mundua, eta hartan daudecen guciac.
6 Norc iraun haren gaitziduraren aitzinean? norc ihardets haren hasarrearen oldarrari? Gaitzidura hedatu da sua beçala, eta urratu ditu harriac.
7 Ona da Jauna, eta indar ematen du hesturaco egunean, eta eçagutzen ditu haren baithan beren phesquiça daducatenac.
8 Eta toqui hunen xahupena eguinen du iragaiten den uholde batez; eta ilhumbeec joco dute haren etsaien ondotic.
9 Cer asmu derabilcaçue Jaunaren contra? berac xahuturen çaituzte; bigarren hestualdiric ez da jaiqui beharco.
10 Ecen lapharrec nola baitute elkarren artean sasi bat eguiten, hala-hala da elkarrequin edaten dutenen bilkua. Lasto idorra beçala erreac içanen dire.
11 Hitaric ilkico da guiçon bat, Jaunaren contra malçurqueria asmatzen, gogoz tzarqueria eguiten harico dena.
12 Hau dio Jaunac: Içan beitez nahi becembat eta nahi beçain hazcar, halaric-ere murriztuac içanen dire eta murriztailea iraganen da. Çuri berriz, eman darotzut atsecabe, bainan ez darotzut guehiago emanen.
13 Eta orai çure bizcarretic xehaturen dut haren cigorra, eta trencaturen ditut çure estecac.
14 Eta Jaunac emanen ditu hire gainean bere manuac: ez dut guehiago hire icenetic haciric ilkico; hire jaincoaren etchetic eceztaturen ditiat molde urthu eta cicelatuac eta etche hura eçarriren diat hire hobi, desohoratua haicelacoz.
15 Hara mendien gainean, berri ona, baque berria ekarcen duenaren urhatsa. Oi Juda, besta çatzu çure besta-buruac, eta bihur çatzu çure botuac; ceren Belial ez baita guehiago çutan gaindi iragaitera abiaturen; cen gucia galdu da.