Nahumen Profecia 3 BHNT

1 Çorigaitz, hiri odolcoi, gucia gueçurrez eta gaixtaqueriaz bethea! Harrapaqueria ez dun hitaric galduco.

2 Hara açote-çartac, carrascaca heldu diren arroden harrabotsac, çaldi-suharrena, orga-lasterrena, igaiten diren çaldizcoena,

3 Dirdiratzen duten ezpatena, phindarra darioten lancena, hilcen dituztenen ostearena, eta eragozpen gaitzarena; sarrasquia ez da baratzen, hila hilaren gainera doha.

4 Çorigaitz, hire limburqueria nihonerecoen gatic, lilitcho eder eta çoragarria, sorguinqueriac erabilcen ditunana, populuac hire limburqueriez eta jendaquiac hire gaizquinqueriez saldu ditunana!

5 Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac, eta hire beguien aitzinean aguerturen ditinat hire ahalcagarriqueriac, eta jendaiei erakutsiren ciotenat hire buluztasuna, eta erresumei hire laidoa.

6 Hire gainera arthiquiren ditinat hatsgarriqueriac, eta hidoiez estaliren haut eta ikusgarritzat emanen.

7 Eta guerthaturen dun, edoceinec ikus heçan, guibelerat eguinen duela, eta erranen: Xahutua da Niniba! Nor grinaturen da hire gainean? nondic hiri bilha goçacari emaile bat?

8 Hobea othe haiz populuetaco Alexandria baino, ceina baitago hibaien erdian, urez inguratua; itsasoa haren aberastasun eta urac haren harrasi baitire?

9 Ethiopia çuen bere indarra, Eguiptoa ere bai; eta etzen hequietan akabo; Africa eta Libia hintuen lagunça emateco.

10 Halaric-ere atze-herritara hura ere gathibu eramana içan da; haren haur xumeac phorroscatuac içan dire carrica-buru gucietan; haren guiçon aiphudunen gainera arthiqui dute çortea, eta haren handi-mandi guciac oin-burdinequin lothuac içan dire.

11 Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça.

12 Hire hazcargailuac oro ditun hala-nola picondoa bere picoequin; norbaitec higuitzen badu, jalearen ahora erorico baitire.

13 Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac.

14 Bil çan ura sethioco, sar hadi lohian, eta oinca çan, eta orhaturic eguinçan adrailuac.

15 Han ahituren hau suac; ezpatatic goanen haiz eta iretsiren hau brucoac beçala; brucoa beçala bil hadi, xartala beçala berha hadi.

16 Ceruan içar den baino tratu guehiago eguin içan dun: brucoac estali ditin bazterrac, eta hegaldaca goan dun.

17 Hire çainac ditun xartalac iduri, eta hire haurrac xartalacumeac beçala, çainac egun hotzean hesi-petan baitire maldatzen; iguzquia aguertu da, eta hegaldatu dire, eta ez da eçagun cein den hequiec ciren toquia.

18 Oi Asurgo erregue, lohacartu dituc hire arçainac, ehorcico dire hire aitzindariac; hire populua mendietan gorde da, eta ez da hura bilduco duenic.

19 Hire sakia ez duc itzalecoa; gaixtoenetaric duc hire çauria: hire berriac aditu dituzten guciac escu-çaflaca abiatu dituc hire gainean; ecen nor da haina ceinaren gainean ez baita noizbait iragan hire malçurtasuna?

Kapituluak

1 2 3