1 Heldu da bazterrac hire aitzinean xahutuco dituena, sethiatua iduquico hauena; ago bideei beguira, bil çatzin indarrac, hazcarqui eraguioçon bihotzari.
2 Ecen Jaunac bihurtuco darozquin Jacoben gainean erabili ditunan larderiac, Israelen gainean erabili ditunanac beçala; xahutzaileec itsarasi dituztelacoz eta xahutu baitituzte hequien gandoac.
3 Haren hazcarren erredolac arguitzen du suac beçala; purpurazco soinecotan dire armadaco guiçonac; gudura dohan egunean suscoac iduri dute orga-lasterretaco hedeec; eta loasman daude eraguileac.
4 Nahastura da bideetan, orga-lasterrec elkar jotzen dute placetan; hequien beguitharteec iduri dute çuciac, simista dirdiratzen dutenac.
5 Orhoituren da bere hazcarrez; trumbilca goanen dire bideetan; çalhuqui iganen dire Ninibaco harrasietara, eta gueriça xuxendua içanen da.
6 Çabalduac dire hibaien atheac, eta erroraino herrautsia da temploa.
7 Gathibu eramana da soldadoa; eta hango nescatchac, usoac beçala inciraca, beren bihotzetan auhendatuz dihoaci eraguileen aitzinean.
8 Ninibaco urec iduri dute arrainteguico urac; bainan hango jendeac ihes eguin du: gueldi, gueldi, eta nihor ez da bihurcen.
9 Harrapa çaçue cilharra, harrapa urhea; unci balios gucietaricaco aberastasunac ecin akabatuzcoac dire.
10 Eroria da Niniba, urratua, xehacatua; bihotzac iraunguituac, belhaunac kordocan, barne guciac ethenduac dire, eta hequien ororen beguitharteac duphina beçain belz daude.
11 Non dire lehoinen cilhoa, eta lehoincumeen alhapidea, ceintara goaten baitzen lehoina, guero cilhora bihurceco bere umeequin, eta nihor ez baitzen icituco cituenic?
12 Lehoinac harrapatzen çuen bere umeec behar çutena, hilcen çuen bere urrixen asetzecoa; bere cilhoac harrapaquinez eta bere etzaunça puscaz bethetzen cituen.
13 Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac; eta erreco ditinat hire orga-lasterrac, oro ketan igorri arteo; eta ezpatac iretsico ditin hire lehoincumeac; eta hire lurretic kenduco dinat hire harrapaquina, eta ez da guehiago ençunen hire berriquetarien minçoric.