1 Heldu da bazterrac hire aitzinean xahutuco dituena, sethiatua iduquico hauena; ago bideei beguira, bil çatzin indarrac, hazcarqui eraguioçon bihotzari.
2 Ecen Jaunac bihurtuco darozquin Jacoben gainean erabili ditunan larderiac, Israelen gainean erabili ditunanac beçala; xahutzaileec itsarasi dituztelacoz eta xahutu baitituzte hequien gandoac.
3 Haren hazcarren erredolac arguitzen du suac beçala; purpurazco soinecotan dire armadaco guiçonac; gudura dohan egunean suscoac iduri dute orga-lasterretaco hedeec; eta loasman daude eraguileac.
4 Nahastura da bideetan, orga-lasterrec elkar jotzen dute placetan; hequien beguitharteec iduri dute çuciac, simista dirdiratzen dutenac.
5 Orhoituren da bere hazcarrez; trumbilca goanen dire bideetan; çalhuqui iganen dire Ninibaco harrasietara, eta gueriça xuxendua içanen da.
6 Çabalduac dire hibaien atheac, eta erroraino herrautsia da temploa.
7 Gathibu eramana da soldadoa; eta hango nescatchac, usoac beçala inciraca, beren bihotzetan auhendatuz dihoaci eraguileen aitzinean.