4 Nahastura da bideetan, orga-lasterrec elkar jotzen dute placetan; hequien beguitharteec iduri dute çuciac, simista dirdiratzen dutenac.
5 Orhoituren da bere hazcarrez; trumbilca goanen dire bideetan; çalhuqui iganen dire Ninibaco harrasietara, eta gueriça xuxendua içanen da.
6 Çabalduac dire hibaien atheac, eta erroraino herrautsia da temploa.
7 Gathibu eramana da soldadoa; eta hango nescatchac, usoac beçala inciraca, beren bihotzetan auhendatuz dihoaci eraguileen aitzinean.
8 Ninibaco urec iduri dute arrainteguico urac; bainan hango jendeac ihes eguin du: gueldi, gueldi, eta nihor ez da bihurcen.
9 Harrapa çaçue cilharra, harrapa urhea; unci balios gucietaricaco aberastasunac ecin akabatuzcoac dire.
10 Eroria da Niniba, urratua, xehacatua; bihotzac iraunguituac, belhaunac kordocan, barne guciac ethenduac dire, eta hequien ororen beguitharteac duphina beçain belz daude.