5 Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac, eta hire beguien aitzinean aguerturen ditinat hire ahalcagarriqueriac, eta jendaiei erakutsiren ciotenat hire buluztasuna, eta erresumei hire laidoa.
6 Hire gainera arthiquiren ditinat hatsgarriqueriac, eta hidoiez estaliren haut eta ikusgarritzat emanen.
7 Eta guerthaturen dun, edoceinec ikus heçan, guibelerat eguinen duela, eta erranen: Xahutua da Niniba! Nor grinaturen da hire gainean? nondic hiri bilha goçacari emaile bat?
8 Hobea othe haiz populuetaco Alexandria baino, ceina baitago hibaien erdian, urez inguratua; itsasoa haren aberastasun eta urac haren harrasi baitire?
9 Ethiopia çuen bere indarra, Eguiptoa ere bai; eta etzen hequietan akabo; Africa eta Libia hintuen lagunça emateco.
10 Halaric-ere atze-herritara hura ere gathibu eramana içan da; haren haur xumeac phorroscatuac içan dire carrica-buru gucietan; haren guiçon aiphudunen gainera arthiqui dute çortea, eta haren handi-mandi guciac oin-burdinequin lothuac içan dire.
11 Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça.