1 Ni naiz bazterretaco lorea, eta haranetaco lilia.
2 Nola lilia lapharren artean, hala ene maitea aguercen da berce nescatchen erdian.
3 Nola sagarrondoa oihaneco çuhaitzen artean, hala ene bihotzecoa aguercen da guiçasemeen artean. Min nuenaren itzalean jarri naiz: eta goço da haren fruitua ene ahoco.
4 Sarraraci nau bere arnoteguian, amodioa eçarri du ene bihotzean.
5 Lorez hazcar neçaçue, ingura neçaçue sagarrez: ecen amodioz iraunguitzen nago.
6 Escu ezquerra eçarrico du ene buruaren azpian, eta escuinaz besarcaturen nau.
7 Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo.
8 Ene bihotzecoaren minçoa! Huna bera non heldu den mendietan jaucica, bizcarrac iraganez.
9 Ene bihotzecoac iduri du orkatza eta orenaren umea. Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetaric beguira, xareten artetaric barrandan.
10 Huna ene bihotzecoac non erraten darotan: Jaiqui çaite, eguiçu laster, ene maitea, ene usoa, ene ederra, eta çato.
11 Ecen oraicotz iragan da negua, uria goan eta itzuri da.
12 Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean.
13 Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato.
14 Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea.
15 Atzeman ditzagutzue mahastiac xahutzen dituzten haxeri ttipittoac: ecen loratu da gure mahastia.
16 Enea da ene bihotzecoa, eta ni harena, lilien artean alhatzen denarena,
17 Eguna çabal, eta itzalac eror ditecen arteraino. Bihur çaite; ene bihotzecoa, içan çaiteci orkatzaren eta orencumearen idurico Bethergo mendien gainean.