1 Cer ikusiren duçu Sulamdarra baithan, ezpada guerlari-molçoac campetan? Çure urhatsac ceinen diren ederrac, erregue alaba, çure oinetacoetan! Çure ixterretaco guilcec iduri dute oficialearen escuz eguinac diren lepho-gatheac.
2 Çure xilkoac iduri du thornuan eguinicaco xata, edariz escas ez dena. Çure sabela da ogui-murru liliz inguratua beçala.
3 Çure bi bulharrac dira orkatzaren bi une biritchiac beçala.
4 Çure lephoac iduri du bolizco dorrea. Çure beguiec iduri dute Hefebongo arrainteguiac, oste-alabaren athean direnac. Çure sudurra dago nola Damas-aldera beguiratzen duen Libango dorrea.
5 Çure burua da Carmela beçala; eta çure buruco ilaiac iduri du erregueren purpura errequetan lothua.
6 Ceinen çaren ederra, eta ceinen berreguina, oi ene maitena, ene goçagarria!
7 Çure irazquiac iduri du palmaren irazquia, eta çure bulharrec mahats-molkoac.
8 Eta erran içan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuco ditut haren fruituac: eta çure bulharrac içanen çaizquit mahatsaren molkoac beçala, eta çure ahoco hatsa sagarraren usaina beçala.
9 Çure cinçurra arnoric hautena iduri, ene bihotzecoac edateco; bere ezpainez eta horcez goçatzeco gai da.
10 Ene bihotzecoarena naiz ni, eta bera ixuria dago ni gana.
11 Çato, ene bihotzecoa, ilki gaitecen bazterretara; bici gaitecen bazter-aldeetan.
12 Goicic jaiqui gaitecen mahastietara: dugun ikus hea loratu den mahastia, hea loreac bihitzen diren, hea loratu diren mingranac: han emanen darozquitzut ene bi bulharrac.
13 Urriloec hedatu dute beren usaina: gure athirian dira fruitu guciac: berriac eta çaharrac, oi ene bihotzecoa, oro çuretzat ditut beguiratu.