1 Ene ohean, gauen minean, bilhatu içan dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu içan dut, eta ez dut aurkitu.
2 Jaiquico naiz, eta itzulicatuco dut hiria: carriquetan eta plaçac gaindi bilhatuco dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu.
3 Atzeman naute hiria çaincen duten beilariec: Ikusi duçue ene arimac maithatzen duena?
4 Hequietaric haratchago iragan naicenean, aurkitu dut ene arimac maithatzen duena: atchiqui dut; eta ez dut utziren sarraraz deçadan arteo ene amaren etchean, eta ene burhasoaren guelan.
5 Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo.
6 Cein da mortuaren erditic igaiten den hau, mirraz, isensuz, eta balsamuguinaren herrauts guciez eguin balsamuetaric ilkitzen den lanho-adarra iduri?
7 Huna non Salomonen etzaunça inguratzen duten hirur hogoi hazcarrec Israelgo hazcarrenetaricacoec:
8 Guciac ezpatequin, eta guerletan guciz jaquinac: batbederac sahetsean du ezpata, gabazco icialduren ariaz.
9 Libango çuhamuz soin-carrosa bat eguin içan du Salomon erregueac.
10 Habeac eguin ditu cilharrez, etzin-lekua urhez, igan-toquia purpuraz: erditan hedatu du onhirizgoa, Jerusalemeco alaben ariaz.
11 Ilki çaitezte, Siongo alabac, eta ikusaçue erregue Salomon, buruan bere belharrecoa, ceintaz bere amac koroatu baitzuen ezconceco egunean, eta haren bozcarioco egunean.