12 Loreac aguertu dira gure lurrean, ethorri da ephai-aroa: ttorttoilaren curruca ençun da gure lurrean.
13 Picondoac ekarri ditu bere picoac: loretan mahastiec hedatu dute beren usaina. Jaiqui çaite, ene maitea, ene ederra, eta çato.
14 Ene maitea, har-arteetan, harrasico cilhoan, eracuts diçadaçu çure beguithartea, çure minçoac jo beça ene beharria, ecen goçoa da çure minçoa, ederra çure beguithartea.
15 Atzeman ditzagutzue mahastiac xahutzen dituzten haxeri ttipittoac: ecen loratu da gure mahastia.
16 Enea da ene bihotzecoa, eta ni harena, lilien artean alhatzen denarena,
17 Eguna çabal, eta itzalac eror ditecen arteraino. Bihur çaite; ene bihotzecoa, içan çaiteci orkatzaren eta orencumearen idurico Bethergo mendien gainean.