11 Oi ene esposa, çure ezpainac dira eztia darioen bresca beçala, eztia eta esnea dira çure mihiaren azpian: çure soinecoen usaina da isensuaren usaina beçala.
12 Baratze hersi bat çare, ene arreba, ene esposa, baratze hersi bat, ithurri ciguilatu bat.
13 Çure hats-egotzaldiec iduri dute mingranazco baratze bat sagarren fruituequin, cipreco nardoarequin;
14 Nardoa eta safrana, kana usain onaren eta cinamoma Libango çuhamu guciequin, mirra eta aloesa balsamu goçoen guciequin.
15 Baratzetaco ithurria çare; Libanetic thurrustaca jausten diren ur bicietaco ithurburua.
16 Jaiqui çaite, ipharra; çato, hegoa; haice emaçue ene baratzera, eta heda beitez hango usain goçoac.