2 Çure horçac dira ardi murriztuac iduri, ithurrian garbituric mendirat igan direnean, guciac ume biritchiequin, eta ançuric ez da hequietan;
3 Çure ezpainac escarlatazco xingola bat iduri; çure minçoa eztia da. Nolacoac baitira mingranaren bi erdiac, halacoac dira çure bi mathelac, barnean gordea denic aiphatu gabe.
4 Çure lephoac iduri du Dabiden dorrea, hazcargailuequin eguina: mila erredola dilindan daude hartaric, eta hazcarren harmagailu gucia.
5 Çure bi bulharrac dira lilien artean alhatzen diren orkatzaren bi ume biritchiac iduri.
6 Eguna argui, eta ilhuna sunsi dadien arteraino, goanen naiz mirraco mendira eta isensuco aldapara.
7 Gucia çare ederra, oi ene maitea, eta itzalic ez da çu bait han.
8 Çato Libanetic, ene andre-beharra, çato Libanetic, çato; koroatua içanen çare: çato Amanaco cascotic, Sanir eta Hermongo gainetic, lehoinen etzan-lekuetaric, lehoi-nabarren mendietaric.