4 Çure lephoac iduri du Dabiden dorrea, hazcargailuequin eguina: mila erredola dilindan daude hartaric, eta hazcarren harmagailu gucia.
5 Çure bi bulharrac dira lilien artean alhatzen diren orkatzaren bi ume biritchiac iduri.
6 Eguna argui, eta ilhuna sunsi dadien arteraino, goanen naiz mirraco mendira eta isensuco aldapara.
7 Gucia çare ederra, oi ene maitea, eta itzalic ez da çu bait han.
8 Çato Libanetic, ene andre-beharra, çato Libanetic, çato; koroatua içanen çare: çato Amanaco cascotic, Sanir eta Hermongo gainetic, lehoinen etzan-lekuetaric, lehoi-nabarren mendietaric.
9 Eritu duçu ene bihotza, oi ene arreba, ene esposa, çure begui batez eta çure lephoco ile-cuscula batez.
10 Cein ederrac diren çure bulharrac, oi ene arreba, ene esposa! Arnoa goço den baino ederrago dira, eta çure balsamuen usaina, berce usain on guciac baino goçoagoa da.