1 Bethor, ene bihotzecoa bere baratzera, eta jan beça bere sagarretaco fruitua. Ethorri naiz ene baratzera, ene arreba, ene esposa: bildu içan dut ene mirra ene balsamuequin: jan dut bresca ene eztiarequin: edan dut ene arnoa ene esnearequin: jan çaçue, adisquideac, eta edan çaçue, eta hordi çaitezte, ene bihotzecoac.
2 Lotan naiz, eta ene bihotza atzarria dago: ai! ene bihotzecoaren minçoa! Berac jotzen darot athea, dioelaric: Idequi diçadaçu, ene arreba, ene maitea, ene usoa, ene nothagabea; ecen burua dut ihincez bethea, eta ileac gauetaco ur-xortez.
3 Eraunci içan dut ene soina, nola jaunciren dut berriz? Garbitu içan ditut çangoac, nola lohi berriz?
4 Ene bihotzecoac escua cirritutic sarthu du, eta ene barnea laztu du haren uquitzeac.
5 Jaiqui naiz ene bihotzecoari idequitzera: ene escuei çarioten mirra, eta usain goçoenac ene erhiei.
6 Idequi içan diot ene bihotzecoari ene atheco crisqueta: hura ordean aldaratua cen eta aitzina iragana. Ene arima urthu da hura minçatu içan deneco: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu: deithu dut, eta ez darot ihardetsi.