7 Hirian inguruca dabilçan çainec atzeman naute; jo eta uspelcatu naute; harrasi-çainec eraman darotade ene capa.
8 Othoizten çaituztet, Jerusalemeco alabac, baldin aurkitzen baduçue ene bihotzecoa, erroçue amodioz ahiduran nagoela.
9 Cer du bada çure maitheac berce batec ez duenic, oi andreetaric ederrena? Cer du çure maitheac berce batec ez duenic, huneletan othoizteco gu?
10 Ene bihotzecoa xuri-gorria da, asco milen artean berecia.
11 Haren burua da urhe ederrena iduri: haren ileac, belea bera beçain belçac, palmondoaren gandoac iduri.
12 Haren beguiec iduri dute uso esnean garbituac ur-xirripen bazterretan, eta ur lasterren heguietan egoten direnac.
13 Haren mathelac dira balsamuzco larraintto bat beçala, balsamuguinec xuxendua: haren ezpainac iduri dute mirra hautena dakarreten liliac.