8 Othoizten çaituztet, Jerusalemeco alabac, baldin aurkitzen baduçue ene bihotzecoa, erroçue amodioz ahiduran nagoela.
9 Cer du bada çure maitheac berce batec ez duenic, oi andreetaric ederrena? Cer du çure maitheac berce batec ez duenic, huneletan othoizteco gu?
10 Ene bihotzecoa xuri-gorria da, asco milen artean berecia.
11 Haren burua da urhe ederrena iduri: haren ileac, belea bera beçain belçac, palmondoaren gandoac iduri.
12 Haren beguiec iduri dute uso esnean garbituac ur-xirripen bazterretan, eta ur lasterren heguietan egoten direnac.
13 Haren mathelac dira balsamuzco larraintto bat beçala, balsamuguinec xuxendua: haren ezpainac iduri dute mirra hautena dakarreten liliac.
14 Haren escuac urhezcoac dira, thornuan thornatuac eta moredinez betheac. Haren sabelac iduri du bolia çafirrez berreguindua.