1 Ene bihotzecoa jautsi içan da bere baratzera balsamuetaco larrainera, baratzetan harceco bere janharia, eta lilien bilceco.
2 Ni ene bihotzecoarena naiz, eta enea da ene bihotzecoa, lilien artean hazten dena.
3 Ederra çare, ene maitea, goçoa eta berreguina Jerusalem beçala: lazgarri çare lerrotan pharatua den armada beçala.
4 Bazter çatzu beguiac ni ganic, ceren ene baitharic jauçaraci bainaute. Çure ileac dira Galaadetic aguertu den ahunz-arthaldea iduri.
5 Çure horçac dira garbitzeco lekutic igan diren ardiac beçala, guciac ume biritchiequin, eta ez da hequietan ançuric.