8 Eta erran içan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuco ditut haren fruituac: eta çure bulharrac içanen çaizquit mahatsaren molkoac beçala, eta çure ahoco hatsa sagarraren usaina beçala.
9 Çure cinçurra arnoric hautena iduri, ene bihotzecoac edateco; bere ezpainez eta horcez goçatzeco gai da.
10 Ene bihotzecoarena naiz ni, eta bera ixuria dago ni gana.
11 Çato, ene bihotzecoa, ilki gaitecen bazterretara; bici gaitecen bazter-aldeetan.
12 Goicic jaiqui gaitecen mahastietara: dugun ikus hea loratu den mahastia, hea loreac bihitzen diren, hea loratu diren mingranac: han emanen darozquitzut ene bi bulharrac.
13 Urriloec hedatu dute beren usaina: gure athirian dira fruitu guciac: berriac eta çaharrac, oi ene bihotzecoa, oro çuretzat ditut beguiratu.