11 Izan ere, ez egin adulteriorik esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu.
12 Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala.
13 Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian.
14 Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?
15 Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu,
16 eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek?
17 Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago.