9 Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue, eta legeak berak salatzen zaituzte eta errudun egiten.
10 Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da.
11 Izan ere, ez egin adulteriorik esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu.
12 Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala.
13 Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian.
14 Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?
15 Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu,