5 Gauza bera gertatzen da mihiarekin ere; oso gorputz-atal txikia izanik ere, duen eragin handiaz harro daiteke. Su txiki batek oihanik handiena ere erre dezake!
6 Mihia ere sua da, gaiztakeriazko mundua: gure beste gorputz-atalen artean jarrita, gorputz osoa kutsatzen du eta, infernuko suaz pizturik, sutan jartzen du bizitzaren gurpila.
7 Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du.
8 Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.
9 Berorren bidez bedeinkatzen dugu geure Jaun eta Aita, eta berorrexen bidez madarikatzen gizakia, Jainkoaren irudira egina dena.
10 Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar.
11 Iturri batek berak eman ote ditzake, gero, ur geza eta gazia?