1 Bazuen Daviden seme Absalomek arreba biziki polita; Tamar zeritzan. Behinola, Daviden beste seme bat, Amnon, hartaz maitemindu zen.
2 Hain maite zuen Amnonek bere arreba Tamar, ezen bere onetik atera eta gaixotu ere egin baitzen. Izan ere, Tamar birjina izanik, zail iruditzen zitzaion neskarekin ezer egitea.
3 Bazuen Amnonek adiskide bat, Jonadab izenekoa, Daviden anaia Ximaren semea, gizon azeria benetan.
4 Galdetu zion Jonadabek Amnoni:—Zer duzu, errege-seme horrek, egunean baino egunean makalago egoteko? Ez al didazu esan behar?Amnonek erantzun zion:—Gure anaia Absalomen arreba Tamarrez maitemindurik nago.