1 Joseren ondorengoei egokitutako lurralde-zatia Jordanen hasten zen, Jeriko parean, Jerikoko iturriaren ekialdean, eta handik Betelgo mendira igotzen zen basamortuan zehar.
2 Beteldik Luz hiriraino luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian,
3 eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.
4 Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.