11 Handik mendebalderantz, Maralara igotzen zen eta, Dabexet ukituz, Jokneamen aurrean dagoen errekaraino heltzen.
12 Saridetik ekialdera bihurtzen zen, Kislot-Taborreko mugetaraino; gero, Daberateraino luzatzen zen eta Jafiara igotzen.
13 Handik ekialderantz jarraituz, Gat-Hefer eta Ita-Kazindik igarotzen zen eta Rimon aldera hartzen zuen, Nea aldera okertzeko.
14 Gero, iparraldetik, Hanaton aldera itzultzen zen eta Iftah-El errekan bukatzen.
15 Lurraldeak beste hauek ere hartzen zituen: Katat, Nahalal, Ximron, Idala eta Belen; guztira hamabi hiri ziren, beren herrixkekin.
16 Hori izan zen zabulondarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
17 Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.