16 Hori izan zen zabulondarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
17 Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.
18 Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Izreel, Kesulot, Xunem,
19 Hafaraim, Xion, Anaharat,
20 Rabit, Kixion, Ebetz,
21 Remet, En-Ganim, En-Hada eta Bet-Patzetz.
22 Muga, Tabor hiritik, Xahatzimatik eta Bet-Xemexetik igarotzen zen eta Jordan ibaian bukatzen; guztira hamasei hiri ziren, beren herrixkekin.