23 Hori izan zen isakartarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
24 Bosgarrenez zotz egin eta Axerren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.
25 Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Helkat, Hali, Beten, Akxaf,
26 Alamelek, Amad eta Mixal. Mendebaldetik, muga Karmel mendiraino eta Xihor-Libnateraino heltzen zen.
27 Gero, ekialderantz bihurtzen zen, Bet-Dagoneraino, eta, Zabulonen leinuaren muga eta Iftah-El harana iparraldetik ukituz, Bet-Emek eta Neieldik jarraitzen zuen, eta ezkerraldetik Kabul,
28 Abdon, Rehob, Hamon eta Kanaraino luzatzen zen, Sidon hiribururaino helduz.
29 Handik, Rama-ra eta Tiro gotorlekura bihurtzen zen; gero, Hosarantz jotzen zuen, Mediterraneo itsasoan bukatzeko. Mahlab, Akzib,