29 Handik, Rama-ra eta Tiro gotorlekura bihurtzen zen; gero, Hosarantz jotzen zuen, Mediterraneo itsasoan bukatzeko. Mahlab, Akzib,
30 Ako, Afek eta Rehob hiriak ere hartzen zituen; guztira hogeita bi hiri ziren, beren herrixkekin.
31 Hori izan zen axertarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
32 Seigarrenez zotz egin eta Neftaliren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.
33 Haien muga Helefetik eta Tzaananimgo arteondotik hasi eta Adami-Nekeb eta Jabneelen zehar Lakumeraino heltzen zen, eta Jordan ibaian bukatzen;
34 gero, mendebaldera itzultzen zen, Aznot-Taborrera, eta handik Hukokeraino heltzen. Mugak Zabulonen leinuaren lurraldea ukitzen zuen hegoaldetik, Axerrena mendebaldetik eta Jordan ibaia ekialdetik.
35 Lurraldeak honako hiri gotor hauek zituen: Tzidim, Tzer, Hamat, Rakat, Genesaret,