34 gero, mendebaldera itzultzen zen, Aznot-Taborrera, eta handik Hukokeraino heltzen. Mugak Zabulonen leinuaren lurraldea ukitzen zuen hegoaldetik, Axerrena mendebaldetik eta Jordan ibaia ekialdetik.
35 Lurraldeak honako hiri gotor hauek zituen: Tzidim, Tzer, Hamat, Rakat, Genesaret,
36 Adama, Rama, Hatzor,
37 Kedex, Edrei, En-Hatzor,
38 Iron, Migdal-El, Horem, Bet-Anat, Bet-Xemex; guztira hemeretzi hiri ziren, beren herrixkekin.
39 Hori izan zen neftalitarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
40 Zazpigarrenez zotz egin eta Danen leinuko senitarteei egokitu zitzaien.