13 eta hitzemadazue bizirik utziko dituzuela gure aita-amak, gure nebak eta ahizpak eta ahaide guztiak, eta ez gaituzuela hilko.
14 Gizonek erantzun zioten:—Geure bizia zuenaren ordain, baldin eta salatzen ez bagaituzu. Jaunak lurralde hau emango digunean, zintzo eta leial jokatuko dugu zurekin.
15 Orduan, emakumeak soka batez leihotik behera eraitsi zituen, haren etxea harresiko hormari atxikia baitzegoen.
16 Eta esan zien:—Zoazte mendira, zuen bila dabiltzanek harrapa ez zaitzaten. Egon bertan hiru egun ezkutaturik, zuen pertsegitzaileak hirira itzuli arte. Gero, jarraitu zeuen bideari.
17 Gizonek erantzun zioten:—Guk eutsiko diogu eginarazi diguzun zinari, zuk honako baldintza hauek betetzen badituzu:
18 gu herrialde honetan sartzean, lotu hari gorrizko lokarri hau gu eraitsi gaituzuneko leihoan, eta bildu zeurekin etxean zeure gurasoak, senideak eta ahaide guztiak.
19 Zuetariko norbait etxetik atera eta hiltzen badute, berarena izango da errua eta gu errugabe izanen gara. Baina, etxean egonik, norbaitek zuetakoren bat hiltzen badu, gurea izango da errua.