2 Jakinarazi zioten Jerikoko erregeari israeldar batzuk sartu zirela hirian gau hartan eta lurraldea ikertzera zetozela.
3 Orduan, mandatu hau bidali zion erregeak Rahabi:—Irtenarazi etxean sartu zaizkizun gizon horiek, gure lurraldea ikertzera etorri baitira.
4 Emakumeak, ordea, gorde egin zituen gizonak, eta erantzun zien guardiei:—Bai, etorri zaizkit gizon horiek etxera, baina nik ez nekien nongoak ziren.
5 Arratsean, hiriko atea itxi baino lehen, alde egin dute eta ez dakit nora joan diren. Haien ondoren berehala joaten bazarete, harrapatuko dituzue.
6 Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.
7 Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
8 Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo