7 Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
8 Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo
9 eta esan zien:—Badakit Jaunak lurralde hau eman dizuela. Hemen, hirian, izuturik gaude eta herrialdeko jende guztia ere ikaraz dago zuen aurrean,
10 jakin baitugu Jaunak lehortu egin zituela Itsaso Gorriko urak, zuek Egiptotik irtetean. Jakin dugu, orobat, nola suntsitu dituzuen Jordanez beste aldean amortarren bi erregeak, Sihon eta Og.
11 Hori guztia jakitean, adoregabeturik, arnasa ere galduta gelditu gara zuen aurrean. Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko da goian zeruan eta behean lurrean.
12 Nik leial jokatu dut zuekin. Zin egidazue Jaunarengatik, zuek ere leial jokatuko duzuela nire senitartearekin. Emadazue ezaugarri segurua,
13 eta hitzemadazue bizirik utziko dituzuela gure aita-amak, gure nebak eta ahizpak eta ahaide guztiak, eta ez gaituzuela hilko.