28-29 Isakarren leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Kixion, Daberat, Tarmut eta En-Ganim— eta herri-lurrak.
30-31 Axerren leinuaren ondaretik ere lau hiri —Mixal, Abdon, Helkat eta Rehob— eta herri-lurrak.
32 Eta Neftaliren leinuaren ondaretik hiru hiri —babes-hiri zen Kedex, Galilean, Hamot-Dor eta Kartan— eta herri-lurrak.
33 Gerxonen ondorengo senitarteei, guztira, hamahiru hiri eman zizkieten, beraien herri-lur eta guzti.
34-35 Gainerako lebitarrei, hots, Merariren ondorengo senitarteei, lau hiri eman zizkieten Zabulonen leinuaren ondaretik: Jokneam, Karta, Rimon eta Nahalal, herri-lur eta guzti.
36-37 Rubenen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri Jordanez beste aldera, Jeriko parean: babes-hiri zen Betzer, Jahtza, Kedemot eta Mefaat, herri-lur eta guzti.
38-39 Gaden leinuaren ondaretik ere lau hiri —babes-hiri zen Ramot, Galaaden, Mahanaim, Hexbon eta Jazer— herri-lur eta guzti.