6 Gerxonen ondorengoen senitarteei Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxango Manasesen beste leinu erdiaren hamahiru hiri,
7 eta Merariren ondorengoen senitarteei Ruben, Gad eta Zabulonen leinuen hamabi hiri.
8 Jaunak Moisesen bitartez agindu bezala, israeldarrek zotz eginez izendatu zizkieten lebitarrei hiriak, herri-lur eta guzti.
9 Hona hemen, Juda eta Simeonen leinuen ondaretik
10 Lebiren seme Kehaten senitarteko ziren Aaronen ondorengoei atera zitzaizkien hiriak —beraiei egokitu baitzitzaien lehenbizi zortea—:
11 Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eta beraren herri-lurrak, Judako mendialdean (Arba Anaken aita zen);
12 baina Hebron inguruko lautada eta herrixkak emanak zizkioten jabetzan Jefuneren seme Kalebi;