10 Jordan ingurura heldu zirenean, artean Kanaanen zirela, aldare handi eta ikusgarria eraiki zuten.
11 Jakinarazi zieten israeldarrei Ruben eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko gizonek aldarea eraiki zutela Jordan ibai inguruan, Kanaanen aurrez aurre, israeldar lurraldeaz beste aldera;
12 eta israeldar elkarte osoa bildu zuten Xilon, leinu haiei erasotzeko asmoz.
13 Aurrez, ordea, Pinhas, Eleazar apaizaren semea, bidali zieten Galaadera,
14 herriko hamar ordezkari lagun zituela, israeldar leinu bakoitzeko bat. Ordezkari haiek senitarteburu ziren Israelgo leinuetan.
15 Ruben eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko gizonengana, Galaadera, heldu zirenean, esan zieten:
16 «Jaunaren elkarte osoaren izenean diotsuegu: Zer da Israelen Jainkoaren kontra egin duzuen desleialkeria hori? Jaunarengandik aldendu zarete gaur: aldare hori zeuentzat eraikiz, Jaunaren kontra errebelatu zarete.