31 Pinhasek, Eleazar apaizaren semeak, esan zien: «Orain badakigu Jauna geurekin dugula, ez baituzue beraren kontra horrelako desleialkeriarik egin. Horrela, Israel osoa libratu duzue Jaunaren zigorretik».
32 Ruben eta Gaden leinuetako gizonak utzirik, Pinhas, Eleazar apaizaren semea, eta herri-ordezkariak Galaadetik Kanaanera itzuli ziren, mendebaldeko israeldarrengana, eta gertatuaren berri eman zieten.
33 Israeldarrek ontzat eman zuten azalpena eta Jauna goretsi zuten. Ez zuten berriro aipatu ere egin Ruben eta Gaden leinuetakoei erasotzea eta haien herrialdea hondatzea.
34 Ruben eta Gaden leinuetakoek «Ezaugarri» izena ezarri zioten aldareari, hau baitzioten: «Jauna Jainko denaren ezaugarri da gu guztiontzat».