18 Jaunak bota ditu herri guztiak gure aurretik, bereziki lurralde honetan bizi ziren amortarrak. Beraz, guk ere Jauna zerbitzatuko dugu, bera baitugu geure Jainkoa!
19 Josuek esan zion herriari:—Zuek ezin izango duzue Jauna zerbitzatu, Jainko santua baita, beste jainkorik zerbitzatzea onartzen ez duen Jainkoa. Ez ditu zuen errebeldia eta bekatuak jasango.
20 Jauna utzi eta jainko arrotzak zerbitzatzen badituzue, kontra jarriko zaizue eta, hainbeste on egin ondoren, gaizki erabiliko zaituzte eta suntsituko.
21 Herriak erantzun zion Josueri:—Ez! Guk Jauna zerbitzatuko dugu!
22 Josuek esan zien:—Jauna zerbitzatzea aukeratu duzue. Zeuek zarete testigu!Eta haiek:—Bai, testigu gara!
23 Orduan, Josuek:—Ken itzazue, bada, zeuen artean dituzuen sasijainkoen idoloak eta jar zaitezte erabat Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aldean.
24 Herriak erantzun zion Josueri:—Jauna, geure Jainkoa, zerbitzatuko dugu eta beraren esana beteko!