25 Egun hartan, Josuek hitzarmena egin zuen herriarekin, eta legeak eta arauak ezarri zizkion Sikemen.
26 Josuek Jainkoaren legearen liburuan idatzi zituen hitzarmenaren xedapenak. Gero, harri handi bat hartu, Jaunaren santutegi ondoan dagoen artearen azpian zutik ezarri
27 eta esan zion herriari: «Horra, gure kontrako testigantzarako izanen da harri hau, Jaunak esan dizkigun hitz guztiak entzun baititu. Etengabe oroitaraziko dizkizue, zeuen Jainkoa uka ez dezazuen».
28 Ondoren, Josuek bidali egin zuen herria, nor bere ondarera.
29 Gertakari horien ondoren, ehun eta hamar urte zituelarik hil zen Josue, Nunen semea, Jaunaren zerbitzaria.
30 Beraren ondare zen lurraldean ehortzi zuten, Timnat-Serah hirian, Efraimgo mendialdean, Gaax mendiaren iparraldera.
31 Josue bizi izan zen bitartean, israeldarrek Jauna zerbitzatu zuten; baita Josue hil ondoren bizirik jarraitu zuten eta Jaunak Israelen alde eginiko egintzak ikusiak zituzten arduradunak bizi izan ziren bitartean ere.