1 Herri osoak Jordan igaro zuenean, Jaunak esan zion Josueri:
2 «Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat,
3 eta agindu Jordan erditik, apaizen oinak egon diren tokitik, hamabi harri ateratzeko. Eraman ditzatela eta gaua igaroko duzuen tokian ezarri».
4 Josuek, israeldarren artean aukeratu zituen hamabi gizonei —leinu bakoitzeko bati— dei egin