10 Itun-kutxa zeramaten apaizak Jordan ibaiaren erdian egon ziren geldi, herriari esateko Jaunak Josueri agindu ziona erabat bete zen arte. Moisesek ere horixe zion agindua Josueri. Eta herriak lehiaz igaro zuen ibaia.
11 Herri osoak igaro zuenean, Jaunaren kutxak ere igaro zuen ibaia, eta apaizak herriaren aurrean jarri ziren.
12 Ruben eta Gaden leinuetakoak eta Manasesen leinu erdikoak gainerako israeldarren aurretik joan ziren, guda-lerrotan jarririk, Moisesek agindua zien bezala.
13 Berrogei mila gudari armatu igaro ziren Jaunaren aurretik, gudurako prest, Jerikoko lautadarantz.
14 Egun hartan, Jaunak goratu egin zuen Josue israeldar guztien aurrean eta begirune izan zioten denek, lehen Moisesi bizitza osoan begirune izana zioten bezala.
15 Jaunak esan zion, orduan, Josueri:
16 «Agindu itun-agiria daukan kutxa daramaten apaizei Jordandik ateratzeko».