16 «Agindu itun-agiria daukan kutxa daramaten apaizei Jordandik ateratzeko».
17 Hala egin zuen Josuek.
18 Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizen oinek ibaiertza ukitu bezain laster, Jordango urak beren tokira itzuli eta, lehen bezala, ibai betean joan ziren.
19 Lehen hilaren hamarrean atera ziren israeldarrak Jordandik, eta Gilgalen ezarri zuten kanpalekua, Jerikoren ekialdera.
20 Josuek leku hartan, Gilgalen, ipini zituen Jordanen hartutako hamabi harriak.
21 Eta esan zien israeldarrei: «Bihar edo etzi seme-alabek gurasoei harri horiek zer esan nahi duten galdetzean,
22 hau jakinaraziko diete: “Oinik busti gabe igaro zuen Israelek Jordan ibaia”».