20 Josuek leku hartan, Gilgalen, ipini zituen Jordanen hartutako hamabi harriak.
21 Eta esan zien israeldarrei: «Bihar edo etzi seme-alabek gurasoei harri horiek zer esan nahi duten galdetzean,
22 hau jakinaraziko diete: “Oinik busti gabe igaro zuen Israelek Jordan ibaia”».
23 Eta honela bukatu zuen Josuek: «Jaunak, zuen Jainkoak, Jordango urak lehortu ditu zuen aurrean zuek igaro ahal izateko, lehen Itsaso Gorria gure aurrean gu igarotzeko lehortu zuen bezala.
24 Horrela, herri guztiek jakingo dute zein indartsu den Jaunaren eskua eta zuek begirune izanen diozue beti Jaunari, zeuen Jainkoari».