33 Israeldar guztiak, etorkin nahiz bertako, beren arduradun, funtzionario eta epaileekin batera bildurik, kutxaren bi aldamenetan zeuden zutik, Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaiz lebitarren aurrean: herri erdia Garizim mendi aldera zegoen eta beste erdia Ebal mendi aldera. Horrela egiteko agindua zuen Moisesek Israel herria lehen aldiz bedeinkatzerakoan.