4 Anak, emazteak, zioen: «Hil egingo zen gure semea, honez gero ez da egongo bizion artean». Eta negar-zotinka hasi zen, esanez:
5 «Hau zoritxarra, seme! Zergatik utzi ote nizun joaten zuri, ene begien argia zinen horri?»
6 Tobitek esan zion:—Zaude isilik, ene emazte, ez larritu. Ongi izango da. Eragozpenen bat izango zuen han. Bidelaguna konfiantzazko gizona du, gure herritarra. Ez zaitez kezka, ene emazte. Laster dugu hemen.
7 Emazteak ihardetsi zion:—Ez esan horrelakorik, ez esan gezurrik niri! Gure semea hila da.Egunero bizi-bizi atera ohi zen Ana semeak hartutako bidera, semea zetorren ikustera, ez baitzion inori sinesten. Eguzkia gordetzean, etxera itzuli ohi zen zotinka eta gau osoa negarrez igaro ohi zuen, lo egin ezinik.
8 Raguelek bere alabaren ezteiak ospatzeko zin eginez erabakitako hamalau egunak bete zirenean, Tobiasek esan zion:—Uztazu joaten! Badakit nire gurasoek galdua izango dutela ni berriro ikusteko itxaropena. Otoi, aita, uztazu neure aitarengana joaten. Esan nizun nolako egoeran utzi nuen.
9 Raguelek ihardetsi zion Tobiasi:—Geldi zaitez nirekin, seme. Mezulariak bidaliko dizkiot zuen aita Tobiti, zure berri ematera.Baina Tobiasek, berriro:—Ez, benetan. Uztazu, arren, aitarengana joaten.
10 Orduan, besterik gabe, Raguelek emaztea eta ondasunen erdia eman zizkion Tobiasi: morroi-neskameak, idi eta ardiak, asto eta gameluak, janzkiak, dirua eta beste zenbait gauza,