1 Ninive ondoan dagoen Kaserin hirira hurbiltzean, esan zion Rafaelek Tobiasi:
2 «Badakizu nolako egoeran utzi genuen zuen aita.
3 Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko».
4 Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra haien atzetik joan zen.
5 Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.