14 Eta gero:«Goretsia Jainkoa!Goretsia beraren izen handia!Goretsiakberaren aingeru santu guztiak!Babes gaitzala Jaunak beti!Goretsiak beraren aingeru guztiakmenderen mendetan!Zigortu egin ninduen Jaunak,baina orain ikusten dut berrironeure seme Tobias».
15 Tobias etxera sartu zen pozik, Jainkoa aho betean goretsiz. Eta adierazi zion aitari joan-etorria ongi burutu zuela, bazekarrela dirua eta ezkondu ere egin zela Sararekin, Raguelen alabarekin. Eta gehitu zuen: «Badator; honez gero Ninivetik hurbil da».
16 Tobit, alai eta Jainkoa goretsiz, bere errainaren bila abiatu zen Niniveko atera. Niniveko jendea, Tobit itsumutilik gabe, bakarrik eta sendo zebilela ikustean, txunditua gelditu zen. Jainkoa errukitu zitzaiola eta begiak zabaldu zizkiola zioen Tobitek denen aurrean.
17 Bere seme Tobiasen emazte Sara aurkitzean, agurtu egin zuen, esanez: «Ongi etorri, ene alaba! Goretsia gure etxera ekarri zaituen zure Jainkoa! Bedeinkatua zuen aita! Bedeinkatua ene seme Tobias! Eta bedeinkatua zu, ene alaba! Ongi etorri! Sartu zeure etxera. Izan ditzazuela bedeinkazioa eta alaitasuna. Sar zaitez, alaba!»
18 Egun hura oso pozgarria izan zen Niniveko judu guztientzat.
19 Tobiten iloba Ahikar eta Nadab ere Tobiten etxera joan ziren bozkarioz beterik.