3 Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko».
4 Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra haien atzetik joan zen.
5 Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.
6 Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin».
7 Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla.
8 Igurtzi begiak behazunaz. Sendagaiak desegingo dio eta kenduko begietako lausoa, eta zuen aitak ikusiko du berriro argia».
9 Anak lasterka joan eta lepotik heldu zion semeari, esanez: «Ene seme, ikusi zaitut berriro! Hil naiteke orain!» Eta negarrez hasi zen.