13 Zu, zalantzarik izan gabe, afaria utzi eta hildakoari lur ematera jaiki zinenean, Jainkoak zu probatzera bidali ninduen.
14 Orain, ordea, zu eta Sara, zure erraina, sendatzera bidali nau.
15 Ni Rafael nauzue, aintzaz beteriko Jaunaren aurrean, beraren zerbitzura dauden zazpi aingeruetako bat.
16 Larritu egin ziren biak eta ahuspeztu, beldurrez beterik.
17 Baina Rafaelek esan zien: «Ez beldurtu! Bakea zuekin! Goretsi Jainkoa beti!
18 Ni zuekin nintzenean, ez nintzen neure kabuz ari, Jainkoaren borondatez baizik. Goretsi bera egunero eta kanta berari.
19 Jaten ikusten ninduzuenean, ez nintzen jaten ari; itxura hutsa zen.